145. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-246

Basaburuko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Basaburuko Udala.

Xedea: Aizarozko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Artius ibaia (Larraun ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Basaburua (Nafarroa).

Isurketaren bolumena, gehienez ere, 33.762 m³-koa izanen da urtean, eta honakoek osatutako sisteman tratatuko da: hustuketa, arbastatzeko burdina-sarea, iragazki mugikorreko erreaktore biologikoa eta bigarren mailako dekantazioa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko ekainaren 23an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1708291