145. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-261

Irañetako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Irañetako Udala.

Xedea: Irañetako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Arakil ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Irañeta (Nafarroa).

Isurketak 49.500 m³-ko gehieneko bolumena izanen du urtean, eta 135 m³-koa egunean; tratatzeko, iragazki biologikoen sistema bat erabiliko da, aldez aurretik lehen mailako dekantazioa eta ondoren bigarren mailakoa eginda, Imhoff tanke baten bidezkoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko ekainaren 20an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1708288