3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-EXT-26
Ekainaren 9an, aldeetako batek eskatuta erabaki zen aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea hastea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, kontzesiodunak uko egin diolako.
Eskatzailea: Daniel Sánchez Solano.
Xedea: ur-aprobetxamendua amaitzea, eskatzaileak uko egin diolako.
Ibilgua: Arga ibaia.
Udalerria: Miranda Arga (Nafarroa).
Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 3,6 l/s.
Eskubidearen titulua: Ebroko Ur Konfederazioko lehendakariaren 1998ko otsailaren 6ko Ebazpena, eta Ebroko Ur Konfederazioaren 2006ko ekainaren 16ko ebazpena; lehenak lanen amaierako azterketa onesten du eta bigarrenak aprobetxamendua ustiatzen hasteko baimena ematen du.
Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 14. liburua, 8. orria.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2017ko ekainaren 19an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1708270