3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-166
Navarra de Infraestructuras Locales, S.A.k (NILSA) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Navarra de Infraestructuras Locales, S.A. (NILSA).
Xedea: Ezkarozeko hondakin uretarako iparraldeko lotunearen lanak.
Udal mugapea: Ezkaroze (Nafarroa).
Baimena eskatu da txosten eta azterlan hauetan deskribatutako lanetarako: NILSAren “Ezkarozeko hondakin uretarako iparraldeko lotunearen aldaketa” izeneko txostena, 2017ko otsailekoa; Ezkarozeko (Nafarroa) HUA berrirako hustubidea jartzeko zulatu beharreko lurren gaineko azterlan geologikoa, GeoNavarrak 2016ko ekainean egindakoa; eta Ezkarozeko hondakin uren tratamendurako proiektu aldatuari berriz ekiteko proiektuaren gaineko ingurumen ukipenen azterlana-Hirigunea lotzeko alternatibak izenekoa, Hibaiak 2016ko urrian egindakoa.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2017ko ekainaren 14an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1708268