145. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, kirola sustatzeko diru-laguntzen deialdiak arautuko dituzten oinarrietan

Tuterako Udalak, 2017ko ekainaren 26an egin osoko bilkura arruntean, Hezkuntzako, Gazteriako eta Kiroleko Informazio Batzorde Iraunkorrak proposaturik, onetsi zuen aldaketa oinarrizko kirola bultzatzeko diru-laguntzak emateko deialdi publikoaren oinarrietan; diru-laguntzak denboraldiko kirol jardueretan parte hartzeko, publizitate eremuak ustiatzeko eta kirol emanaldi, ikuskizun eta ekitaldiak (puntualak) antolatzeko dira, Tuteran urte natural batean (2016ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran onetsi eta 2016ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 15ean, argitaratu ziren), ondoren zehazten diren baldintzetan:

1. artikulua. Xedea, 1.3.2 puntua, 5, 6 eta 7 paragrafoak (idazketa berria):

–Lagapen aldian, entitate bakoitzak kontratatzen duen publizitatearekin beteko dira eremuak. Lagata egonik ere publizitaterik hartzen ez duten eremuek hutsik egon beharko dute.

–Lagapen-hartzaileek ezin izanen dute erabili laga ez zaien publizitate eremurik, ez eta beste entitate batzuei lagatako publizitate hesiak kendu edo estali ere, ondoko paragrafoan adierazten dena salbuetsita.

–Oinarri hauetan zehaztutakoari jarraikiz Udalak adostutako eremu banaketa gorabehera, instalazio bakoitzaren onuradunek libre dagoen eremu guztia publizitatea jartzeko erabil dezakete lehiaketa ofizialetan eta beraiek antolatutako edozein jarduera iraun bitartean. Kasu horretan, ziurtatu behar dute gainontzeko onuradunen kartelak ez direla hondatzen eta zeuden bezala gelditzen direla. Orobat, gehienez ere, lehiaketa edo jarduera hasi baino bi ordu lehenago jarri, eta bukatu eta bi ordu geroago kendu beharko dituzte.

Tuteran, 2017ko ekainaren 26an.–Kiroletako zinegotzi ordezkaria, Ignacio Magallón Gil.

Iragarkiaren kodea: L1708151