2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Aurrekontuko 9/2017 aldaketa. Hasierako onespena
Zangozako Udalak, 2017ko uztailaren 21ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2017ko aurrekontuan aldaketa egiteko 9. espedientea.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Zangozan, 2017ko uztailaren 24an.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.
Iragarkiaren kodea: L1708964