2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldaketa, I. eta II. zabalguneetako barne berrikuntzarako
plan berezian, 167. eta 168. etxesailei dagokienez
(ZOR-1/XV-Carlos III zinemak). Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2017ko uztailaren 4an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 04-JUL-17 (16/CU).
“Hasiera batean onetsi ondoren (JOB 6/CV, 2017-05-09) I. eta II. zabalguneetako barne berrikuntzarako plan bereziaren aldaketa, 167. eta 168. etxesailei dagokienez (ZOR-1/XV-Carlos III zinemak), jendaurrean egoteko epea iragan da inork horren gaineko alegaziorik aurkeztu gabe, eta Hirigintza Gerentziako Planeamendurako zerbitzuko zuzendariaren 2017ko ekainaren 27ko txostenarekin bat, ERABAKI DA:
1. Behin betiko onestea aldaketa I. eta II. zabalguneetako barne berrikuntzarako plan berezian, 167. eta 168. etxesailetan, Iruñeko Udal Planeko U.I. XVeko ZOR-1 eremuari dagozkionak. Alberto Zozaya Hernándezek sustatu du, Sociedad Inmobiliaria de espectáculos Saide Pamplona-ren izenean, berrikuntza araudiaren hirigintza antolamendurako baldintzak aldatzeko helburuarekin.
2. Igor bekizkio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta behin betiko onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”
Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2017ko uztailaren 19an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
ERANSKINA
Araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1708927