2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Aldaketa, Mendabiako Udal Plana erabiltzeko arau orokorretan. Behin betiko onespena
Mendabiako Udalak, 2017ko ekainaren 29an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:
1.–Behin betiko onestea aldaketa puntual xehakatua, Mendabiako Udal Planean, zehazki Udal Plana erabiltzeko arau orokorren 10. artikuluan; sustatzailea Mendabiako Udala da.
2.–Onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta aldaketa proiektuan jasotako hirigintza arauak ere.
3.–Udal Planaren aldaketa onetsia Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura igortzea, luzaturiko txostenekin batean, onetsi eta 10 eguneko epean, hura kontrolatzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin bat.
Mendabian, 2017ko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
ERANSKINA
Erabilerari buruzko arau orokorrak. 10. artikulua (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1708869