2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Laburpena, Egoitza soziala Lizarran edukita 2016-2017 denboraldian oinarrizko kirola egiten duten kirol klubei diru-laguntzak emateko deialdiarena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 28.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (Identifikazioa): 356324.
Deialdiaren xedea da arautzea egoitza soziala Lizarran edukita 2016-2017 denboraldian oinarrizko kirola egiten duten kirol klubentzako diru-laguntzak.
Diru-laguntzaren helburua da sustatzea kirola egitea eta klubak dauden txapelketetan parte-hartzea, txapelketa horietan parte hartzeak dakartzan gastuen zati bat ordaintzen lagunduz.
Onuradunak: egoitza soziala Lizarran edukita oinarrizko kirola egiten duten kirol klubak.
Oinarri arautzaileak: diru-laguntzaren oinarri arautzaileak deialdia onesten duen erabakiaren eranskinean daude, alegia, Egoitza soziala Lizarran edukita 2016-2017 denboraldian oinarrizko kirola egiten duten kirol klubei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duen erabakiaren eranskinean.
Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 73.675 eurokoa da.
Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea 30 egunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Lizarran, 2017ko uztailaren 17an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1708751