145. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

Aldaketa, plangintzako arau subsidiarioetan. Hasierako onespena

Bidaurretako Udalak, 2017ko ekainaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Bidaurretako plangintzako arau subsidiarioetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bidaurretan, 2017ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Antonio Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1708439