I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
94/2004 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Nafarroako Zerga Ogasunaren egitura aldatzen duena, bulegoen mailan.
107/1999 Foru Aginduaren bidez, orduko Tributu Zerbitzuko kudeaketa ataletan bulego batzuk sortu ziren.
Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Aholku Teknikorako Bulegoa abian egon den urteetan izaniko esperientzia dela-eta, ikusi da komeni dela zerga horri buruzko arauak betearazteko irizpide bateratuak prestatu, adierazi eta jakinarazten laguntzeko ildoak antolatzea.
Bulego horren eginkizunak argitzearren, bidezkotzat jo da haien idazketa aldatzea.
Horrez gain, egoki iritzi zaio Bulego Teknikoaren Ataleko Informazioa Eskuratzeko Bulegoa Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuari atxikitzeari.
Irailaren 13ko 353/1999 Foru Dekretuko 49. artikuluan xedaturikoaren arabera,
AGINDU DUT:
1. artikulua. Zeharreko Tributuen Zerbitzuko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Ataleko Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Aholku Teknikorako Bulegoak Aholkularitza eta Koordinazio Bulegoa izena izanen du hemendik aurrera.
2. artikulua. Aholkularitza eta Koordinazio Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
_Balio Erantsiaren gaineko Zergari dagozkion Administrazioaren ebazpen eta epaileen epaiak eta doktrina bildu eta sailkatzea, zergei buruzko galderak erantzun, autolikidazioak aztertu eta Atalaren egintzen aurka paraturiko helegiteen gainean ebazteko erabili beharreko irizpideak prestatu eta proposatzen laguntzearren.
_Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko arautegiaz zerga hori egiaztatu eta ikertzea dagokien Nafarroako Zerga Ogasuneko unitate administratiboetan egiten diren galderak erantzutea eta zergadunek aurkezturiko arazoak konpontzea.
_Balio Erantsiaren gaineko Zerga ukitzen duten orotariko xedapenak aztertu eta proposatzen laguntzea.
_Aurrekoekin lotuta, ematen zaizkion gainerako guztiak.
3. artikulua. Bulego Teknikoaren Atalaren menpeko Informazioa Eskuratzeko Bulegoa Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuari atxikiko zaio.
Atxikipen berriak eragina izanen du bulego hari atxikiriko langileei dagokienez.
AZKEN XEDAPENA
Foru agindu honek 2004ko martxoaren 25ean hartuko du indarra.
Iruñean, 2004ko martxoaren 25ean._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.
Iragarkiaren kodea: F0405411