145. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Hiri jarduketako Plan Berezia Berriogoitiko Jauregiaren
inguruko eremuan. Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. eta 71. artikuluetan lege beraren 79.2 artikuluari buruz xedatua aplikatuz, espedientea jendaurrean egon da hilabetean, iragarki hau 2017ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 11n, argitaratu ondotik, eta inork ez du alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu.

Berriobeitiko Udalak, 2017ko uztailaren 4an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen hiri jarduketako Plan Berezia Berriogoitiko Jauregiaren inguruko eremuan.

Berriobeitin, 2017ko uztailaren 18an.–Jarduneko alkatea, Koldo Abrego Primo.

ERANSKINA

Araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1708761