145. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Aurrekontuaren 2/2017 aldaketa. Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2017ko uztailaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2017. urteko aurrekontuaren 2/2017 aldaketa (eskolan obrak egiteko).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Arantzan, 2017ko uztailaren 12an.–Alkatea, Mentxu Peña Lizarazu.

Iragarkiaren kodea: L1708591