1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
306/2017 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da inbertsio finantzagarrien zerrenda, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean, “Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloko inbertsioen programaren” barrenean, eta, horrekin batera, urtez urteko banaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 61. artikuluan xedatutakoaren babesean onetsi zen 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legea, toki entitateekiko lankidetza ekonomikorako tresna izan dadin. Haren helburu nagusia da nahitaezkoak diren udal zerbitzuen estaldura Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde osoan hedatzen direla bermatzea. Foru lege horrek 2017ko urtarrilaren 1ean hartu zuen indarra.
2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana osatzen dute arau horretan aurreikusitako jarduketek, Inbertsioen Programen atalean jasotakoek, besteak beste. Zehazki, haren 6. artikuluaren lehendabiziko idatz-zatiak ezartzen du atal horretan “Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloko inbertsioen programa” dagoela, besteak beste.
18/2016 Foru Legearen 10. artikuluak, II. kapituluko Inbertsioen Programak izeneko lehenbiziko atalaren barnekoak, prozedura ezartzen du Inbertsioen Programen atalari dagozkion inbertsioak onartzeko eta horietarako gehieneko ekarpen ekonomikoa finkatzeko.
Arau horren 10. artikuluaren lehenbiziko idatz-zatiak honako betebehar hau ezartzen die foru legearen II. eranskineko toki entitateei: foru lege horrek indarra hartzen duen egunetik hilabeteko epean, adierazi beharko dute jarduketaren kudeaketa integrala bere gain hartzeko borondatea edo, bestela, eskatu beharko dute lankidetza araubidean gauzatuko dutela; orobat, toki entitateko alkatetzaren edo buruaren ebazpen bat aurkeztu beharko dute, Toki Inbertsioen Planak bere baitan hartzen ez duen inbertsio zatia finantzatzeko konpromisoarekin.
Manu horretan xedatutakoaren arabera, “Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloko inbertsioen programako” inbertsioen kasuan, hilabeteko epe hori zenbatzen hasiko da behin jakinarazi ondoren II. eranskineko 3. atalean sartutako inbertsio bakoitzaren sustatzailea(k) nor den edo diren zehazteko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak ebazpena.
2017ko maiatzaren 22an argitaratu zen 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean 197/2017 Ebazpena, maiatzaren 12koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezarri baitziren “Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloko inbertsioen programa” ataleko inbertsioen entitate titularrak eta sustatzaileak (inbertsio horiek 18/2016 Foru Legearen II. eranskineko 3. atalekoak dira). Halaber, haren bidez 507.628 euro erreserbatu ziren, inbertsioen programan aurreikusitako kostuak handitzen badira ere, aipatutako legearen 4.2 artikulua betez.
Bestaldetik, foru lege horren 10.2 artikuluak xedatzen du ezen gero, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenen bidez, onetsiko direla Toki Inbertsioen Planaren inbertsio planetan sartzen ahal diren inbertsioen zerrendak, eta ebazpen horietan honako hauek jasoko direla: aurrekontuan erabilgarri dagoen diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen zerrenda, erreserban dauden inbertsioen zerrenda, eta foru legean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik onartu ezin diren inbertsioen zerrenda. Manu horretan xedatutakoarekin bat, zerrenda horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira.
Espedientean dago Toki Azpiegituren Zerbitzuak 2017ko ekainaren 27an emandako txostena, eta hartan agertzen da ezen proposatutako zerrendako toki entitate titularrek betetzen dituztela 10.1 artikuluan eskatutako beharkizunak, salbu Izabako Udalak, zeina “Erronkariko adarra” izeneko inbertsioaren titularra baita, dokumentazioa epez kanpo aurkeztu duena, eta Gartziriaingo Kontzejua, zeina “Zokoaundiko adarra (Markalain)” inbertsioaren titularra baita, ez duena dokumentaziorik aurkeztu. Biak ere onartu ezineko inbertsioetan sartuko dira, 18/2016 Foru Legean ezarritako beharkizunak ez betetzeagatik.
Agertzen da Aberin eta Muniain Iguzkitza herriek uko egin diotela “Lizarra-Allo-Oteitzako adarra” inbertsioaren sustatzaile izateari, ez baita jarduketa berariazkorik aurreikusten bi herri horietarako. Gainerakoentzat, inbertsioaren zenbatekoei eutsi zaie.
Zenbait toki entitatek urtea aldatzeko egin dituzten proposamenei baiezkoa eman zaie; egokitzapenak egin dira, honako hauek kontuan izanik: noiz aurreikusten den eginen direla obrak egiaz, ekarpenen ordainketen aldiak eta 2017., 2018. eta 2019. urteetarako ezarritako aurrekontu-mugak. Onartutako aldaketak txostenean jaso dira, behar bezala arrazoiturik.
Espedientean dago Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren 2017ko uztailaren 3ko espedientea, Toki Azpiegituren Zerbitzuak egindako proposamena babesten duena eta 3.815.200 euroko gehieneko ekarpen ekonomikoa zehazten duena zenbateko lagungarrirako, BEZa kanpo, “Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboei” dagozkien jarduketetarako, 18/2016 Foru Legearen 9. artikuluarekin bat. Zenbateko hori ez da aldatu 197/2017 Ebazpenean ezarritako guztirako zenbatekoaren aldean (aipatutako ebazpenaren bidez, entitate titularrak eta sustatzaileak ezarri ziren), baina aldietan aldaketak egin ditu, onartu baititu toki entitateek eskatutako urte aldaketak.
18/2016 Foru Legearen 6. artikuluko baldintzekin bat dator proposamena. Artikulu hartan arautu ziren diruz lagundu daitekeen zenbatekoaren gaineko gehieneko diru-ekarpenaren portzentajeak, BEZa kenduta; %80ko portzentajea da banda zabaleko azpiegitura pasiboei dagozkien jarduketetarako.
Horrenbestez, bidezkoa da, 18/2016 Foru Legean ezarritakoarekin bat, honako hauek onestea: inbertsio finantzagarrien zerrenda, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean, “Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloko inbertsioen programaren” barrenean, inbertsioen urtez urteko banaketa, erreserban gelditzen diren inbertsioen zerrenda eta 18/2016 Foru Legean ezarritako beharkizunak ez betetzeagatik onartzen ez diren inbertsioen zerrenda. Hori dena, aipatutako foru legearen 10.2 atalean xedatutakoarekin bat.
Horrenbestez, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legeak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT
1. Inbertsio finantzagarrien zerrenda onestea, “Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloko inbertsioen programan” dagoen aurrekontu erabilgarriaren kargura, eta, horrekin batera, urtez urteko banaketa, 1. eranskinean jaso dena. Guztira 4.769.000 euroko inbertsioa da; horietatik 619.150 euro 2017ko ekitaldiari dagozkio, 2.779.910 euro 2018ko ekitaldiari eta 1.369.940 euro 2019ko ekitaldiari.
2. Erreserban gelditu diren inbertsioen zerrenda onestea, “Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloko inbertsioen programan”, 2. eranskinaren arabera.
3. Onartzen ez diren inbertsioen zerrenda onestea, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik. 3. eranskinean jasotzen da.
4. 2017rako eta 2018rako inbertsioak jasotzen dituen 1. eranskineko toki entitateek, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta lau hilabeteko epean, abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen IV. eranskineko 4. atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen du foru lege horrek. 2019an egin beharreko inbertsioen kasuan, dokumentazio hori 2018ko lehen hiruhilekoan aurkeztu beharko da.
5. Halaber, ebazpen honen aurka toki entitate interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galaraziko Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Toki Administrazioko zuzendari nagusia kanpoan denez (Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 316/2015 Foru Agindua).
Iruñean, 2017ko uztailaren 13an.–Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko zuzendaria, Marta Paternain Remón.
1. ERANSKINA Aurrekontuko kreditu erabilgarriaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen zerrenda |
ENTITATE TITULARRA | SUSTATZAILEAK | OBRA | INBERTSIOA | 2017 | 2018 | 2019 |
Abartzuza | Abartzuza | Abartzuzako adarra | 175.000 | 87.500 | 87.500 | |
Bearin |
Antzin | Antzin | Antzin-Iguzkitzako adarra | 264.000 | 132.000 | 132.000 | |
Iguzkitza |
Murieta |
Mendilibarri |
Abaigar |
Legaria |
Oko |
Larraga | Larraga | Tafalla-Lerin adarra | 803.000 | | 562.100 | 240.900 |
Artaxoa |
Berbintzana |
Miranda Arga |
Lerin |
Castejón | Castejón | Castejongo adarra | 44.000 | 44.000 | | |
Arroitz | Morentin | Lizarra-Allo-Oteitzako adarra | 371.800 | | 185.900 | 185.900 |
Deikaztelu |
Allo |
Oteitza |
Arroitz | Arroitz | Arroizko adarra | 121.000 | 121.000 | | |
Urbiola |
Lukin |
Barbarin |
Ultzama | Ultzama | Ultzamako azpiadarra | 259.600 | | 259.600 | |
Basaburua | Basaburua | Basaburuko azpiadarra | 205.300 | 102.650 | 102.650 | |
Imotz |
Leitza | Leitza | Leitzako azpiadarra | 88.000 | | 88.000 | |
Areso | Areso | Aresoko azpiadarra | 44.000 | 44.000 | | |
Lekunberri | Lekunberri | Lekunberriko adarra | 26.400 | 26.400 | | |
Elo | Elo | Eloko adarra | 30.800 | | 30.800 | |
Obanos | Obanos | Obanos-Añorbeko adarra | 272.800 | | 190.960 | 81.840 |
Muruzabal |
Uterga |
Adios |
Eneritz |
Ukar |
Añorbe |
Gares |
Legarda |
Tirapu |
Urdiain | Urdiain | Urdiaingo azpiadarra | 24.500 | | | 24.500 |
Iturmendi | Iturmendi | Iturmendiko azpiadarra | 31.500 | | | 31.500 |
Bakaiku | Bakaiku | Bakaikuko azpiadarra | 21.000 | | | 21.000 |
Uharte Arakil | Uharte Arakil | Uharte Arakilgo azpiadarra | 52.500 | | 52.500 | |
Los Arcos | Armañantzas | Bargota-Los Arcos-Elizagorriko adarra | 268.400 | | | 268.400 |
El Busto |
Torres del Rio |
Santsol |
Elizagorria |
Bargota |
Los Arcos | Los Arcos | Los Arcosko azpiadarra | 30.800 | 30.800 | | |
Bera | Bera | Berako adarra | 30.800 | 30.800 | | |
Otsagabia | Otsagabia | Itzaltzu-Ezkarozeko adarra | 257.400 | | 257.400 | |
Itzaltzu |
Ezkaroze |
Otsagabia | Orontze | Ezkaroze-Espartza Zaraitzuko adarra | 103.400 | | | 103.400 |
Espartza Zaraitzu |
Zarrakaztelu | Zarrakaztelu | Caparroso-Zarrakazteluko adarra | 539.000 | | 539.000 | |
Mélida |
Santakara |
Murillo el Fruto |
Arrada |
Orotz-Betelu | Orotz-Betelu | Garralda-Orotz-Beteluko adarra | 121.000 | | | 121.000 |
Jaurrieta | Jaurrieta | Aurizberri-Jaurrietako adarra | 583.000 | | 291.500 | 291.500 |
Abaurregaina |
Abaurrepea |
Garaioa |
Aribe |
Garralda |
Auritz |
Aurizberri |
GUZTIRA | 4.769.000 | 619.150 | 2.779.910 | 1.369.940 |
2. ERANSKINA
Erreserban dauden inbertsioen zerrenda
Etxalar | Etxalar | Etxalarko adarra | 96.800 |
Ituren | Elgorriaga | Doneztebe-Zubietako adarra | 184.800 |
Ituren |
Zubieta |
Donamaria | Donamaria | Donamariako adarra | 88.000 |
Viana | Viana | A12-Vianako adarra | 132.000 |
Irunberri | Irunberri | A21-Irunberriko adarra | 88.000 |
Oibar | Oibar | A21-Oibar-Kasedako adarra | 374.000 |
Kaseda |
Sartaguda | Sartaguda | Sartagudako adarra | 132.000 |
Cárcar | Cárcar | Carcarko adarra | 105.600 |
Calibus Zerb. Admin. Batasuna | Tulebras | Cascante-Monteagudo-Ablitasko adarra | 220.000 |
Barillas |
Ablitas |
Monteagudo |
Cortes | Cortes | Cortesko adarra | 165.000 |
3. ERANSKINA
Onartu ezin diren inbertsioen zerrenda, Toki Azpiegituren Planaren foru legean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik
Izaba | Izaba | Erronkariko adarra | 446.600 | Dokumentazioa epez kanpo igortzeagatik |
Uztarroze |
Gartziriain | Gartziriain | Zokoaundiko adarra (Markalain) | 176.000 | Ez dute dokumentaziorik igorri |
Ollakarizketa |
Markalain |
Iragarkiaren kodea: F1708657