145. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

159/2017 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, bilduma museografiko iraunkor gisa aitortzen duena Irurreko Henri Lenaerts zentroa, Museoei eta Nafarroako Bilduma Museografiko Iraunkorrei buruzko uztailaren 2ko 10/2009 Foru Legearen arabera.

Museoei eta Nafarroako Bilduma Museografiko Iraunkorrei buruzko uztailaren 2ko 10/2009 Foru Legearen 16. artikuluak Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren aitorpena arautzen du, eta 15. artikuluak, berriz, bilduma museografiko iraunkor gisa aitortua izateko betebeharrak ezartzen ditu.

16.1 artikuluak ezartzen du bilduma museografiko iraunkorraren titularrak berak egin behar duela aitorpena lortzeko eskaera. Henri Lenaerts zentroaren kasuan, Julián José Garrido Segovia jaunak, Henri Lenaerts Fundazioko presidenteak, aipatu aitorpena eskatu zuen 2016ko urriaren 28an.

Museoei eta Nafarroako Bilduma Museografiko Iraunkorrei buruzko Foru Legearen 16.3 artikuluak ezartzen du ezen betebeharrak betetzen direla egiaztatu eta Nafarroako Kulturaren Kontseiluaren txostena ikusi ondoren emanen dela aitorpena.

Nafarroako Kultura Kontseiluko Museoen Batzordeak, 2017ko maiatzaren 23an bildurik, Henri Lenaerts zentroa bilduma museografiko iraunkor gisa aitortzearen aldeko txostena eman zuen.

Museoen Zerbitzuak eman duen aldeko txostena ikusirik.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Henri Lenaerts zentroa bilduma museografiko iraunkor gisa aitortzea.

2. Henri Lenaerts zentroa Nafarroako Museoen Erregistroan inskribatzea, datu hauekin:

–Kodea: Cc5.

–Izena: Henri Lenaerts zentroa.

–Egoitza: Asunción kalea, 7, 31291 Irurre.

–Helburuak eta irizpide zientifikoak: Henri Lenaertsen obra eta pentsaera dibulgatzea, erakustea eta garatzea; pentsaera kritiko eta artistikoaren garapena sustatzea, bai eta ikerketa ere Arte Eder klasikoen arloan; erakundeekin oro har lankidetzan jardutea, arte plastikoei dagozkien jardueren esparruan ikasteak eta prestatzeak duen balioaz kontzientziarazteko; antzeko helburuak dituzten eta munduko edozein tokitako beste egile batzuekin lotura duten beste fundazio batzuekin harremana bultzatzea; funtsak partekatzea beste edozein kulturaren alderdi filosofiko eta artistikoak mundu mailan dibulgatzeaz arduratzen diren beste entitate eta erakunde publiko zein pribatuekin; irakaskuntza artistikoko ikastaroak antolatzea, eskultura klasiko figuratiboa sustatzera bideratuak.

–Titularra eta kudeatzeko erakundea: Henri Lenaerts Fundazioa.

–Oinarrizko antolaketa eta museoak dituen zerbitzuak: erakusketa iraunkorra, bisita gidatuak, objektuen salmenta, web-orria, presentzia sare sozialetan, erabilera anitzeko aretoa eta liburutegia-bilera aretoa.

–Ondasun inbentariatuak: 154. Museoei eta Nafarroako Bilduma Museografiko Iraunkorrei buruzko uztailaren 2ko 10/2009 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriaren arabera, ondasun horiek ondasun inbentariatutzat jotzen dira, eta titularrak Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen betebeharrak bete beharko ditu.

3. Henri Lenaerts zentroa bilduma museografiko iraunkor gisa aitortzen dela argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4. Titularrari uztailaren 2ko 10/2009 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritako eginbeharrak bete beharko dituela jakinaraztea.

5. Ebazpen hau Museoen Zerbitzuari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea eta Henri Lenaerts Fundazioari jakinaraztea.

Iruñean, 2017ko ekainaren 6an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Fernando Pérez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F1706995