145. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak uztailaren 5ean emandako 29E/2017 foru aginduarena. Foru agindu horren bidez, beste autonomia erkidego batzuetan dauden nafar biltokiei diru-laguntzak emateko 2017ko deialdia onetsi da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/es/index), DDBN (identifikazioa): 354921.

Lehenbizikoa.–Xedea.

Nafarroako Gobernuaren Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak beste autonomia erkidego batzuetan dauden nafar biltokiei 2017an ematen dizkien laguntzak emateko araubidea ezartzea, kultura eta gizarte ekitaldiak egiteko, bai eta horretarako behar diren inbertsioak bultzatzeko ere.

Bigarrena.–Onuradunak.

Egoitza beste autonomia erkidego batean duten nafar biltokiak, baldin eta oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Uztailaren 5eko 29E/2017 Foru Agindua, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariarena.

Iruñean, 2017ko uztailaren 4an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1708565