1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak uztailaren 5ean emandako 28E/2017 Foru Aginduarena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean egoitza duten beste autonomia erkidegoetako etxeei 2017ko laguntzak emateko deialdia onetsi da.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/es/index), DDBN (identifikazioa): 354931.
Lehenbizikoa.–Xedea.
Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak Nafarroako Foru Komunitatean egoitza duten beste autonomia erkidegoetako etxeei 2017an ematen dizkien laguntzak emateko araubidea ezartzea, kultur eta gizarte jarduerak egiteko, bai eta ekitaldi horiek egiteko behar diren inbertsioak bultzatzeko ere.
Bigarrena.–Onuradunak.
Nafarroako Foru Komunitatean egoitza duten eta oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten Espainiako beste autonomia erkidegoetako etxeak.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Uztailaren 5eko 28E/2017 Foru Agindua, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariarena.
Iruñean, 2017ko uztailaren 4an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F1708563