145. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak uztailaren 4an emandako 23/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, Espainiatik kanpo dauden nafar biltokiei diru-laguntzak emateko 2017ko deialdia onetsi da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/es/index), DDBN (identifikazioa): 354892.

Lehenbizikoa.–Xedea.

Nafarroako Gobernuaren Herritarrekiko eta Erakundeekiko Departamentuak beste herrialde batzuetan dauden nafar biltokiei 2017an esleitzen dizkien laguntzak emateko araubidea ezartzea, Nafarroaren irudia eta kultura Espainiatik kanpo sustatu eta zabaltzeko eta kultura eta gizarte ekitaldiak egiteko, bai eta horretarako behar diren inbertsioak bultzatzeko ere.

Bigarrena.–Onuradunak.

Beste herrialde batzuetan finkaturik dauden nafar taldeak, baldin eta oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

23/2017 Foru Agindua, uztailaren 4koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariarena.

Iruñean, 2017ko uztailaren 3an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1708562