145. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

69/2017 FORU AGINDUA, uztailaren 18koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Irene Mercapide Idoate andrea, Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Programen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Irene Mercapide Idoate andrea, Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Programen Bulegoko burua kargutik kentzea.

2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko uztailaren 18an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde, Hezkuntzako kontseilariaren ordez. (Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 5eko 20/2017 Foru Dekretua).

Iragarkiaren kodea: F1708800