1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak ekainaren 27an emandako 25E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdia onetsi da, 2017an aukera berdintasuneko agenteen lanpostuak sortu eta finkatzeko.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/es/index), DDBN (identifikazioa): 353835.
Lehenbizikoa.–Onuradunak.
Nafarroako toki entitateak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen arabera izaera hori aitortua dutenak, baldin oinarri hauetan ezarritako beharkizunak betetzen badituzte.
Bigarrena.–Xedea.
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako toki entitateei eman beharreko diru-laguntzen araubidea ezartzea, aukera berdintasuneko agenteen lanbide profila sortu eta finkatzeko, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat eta kredituek zehaztutako mugen barnean.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Ekainaren 27ko 25E/2017 Foru Agindua, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariarena.
Iruñean, 2017ko ekainaren 26an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F1708389