2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Aurrekontuko 4/2017 aldaketa. Hasierako onespena
Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2017ko uztailaren 5eko osoko bilkuran, 2017. urteko udal aurrekontuko aldaketa onetsi zuen hasiera batez.
Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak aurrekontuen eta gastu publikoaren alorren gainean xedatutakoari jarraikiz.
Lakuntzan, 2017ko uztailaren 6an.–Lehendakaria, Aitor Karasatorre Mugurutza.
Iragarkiaren kodea: L1708475