2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA
2017-2018 aldirako Plan ekonomiko finantzarioa. Onespena
Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren Zuzendaritza Kontseiluak, 2017ko ekainaren 20an egin bilkuran, onetsi zuen 2017-2018 aldirako Plan ekonomiko finantzarioa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoak ezartzen duena betez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta ondokoetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta harekin bat datozenetan, eta aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aurrekontua aldatzeko aipatu espedientea jendaurrean egonen da Partzuergoaren egoitzan -Iruñeko Barañain etorbideko 22. zenbakian- hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan.
Iruñean, 2017ko ekainaren 20an.–Partzuergoko burua, Isabel Elizalde Arretxea.
Iragarkiaren kodea: L1708240