143. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Ordenantza, eremu publikoetako erabileraren lagapena arautzen duena. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2017ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zizur Nagusiko eremu publikoetako erabileraren lagapena arautzen duen ordenantza.

Delako espedientea jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izateko, jendea hartzeko ordutegian.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2017ko uztailaren 3an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1708245