2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Tafallako Kultura Arloko Kontseiluaren erregelamendua eta Tafallako Udalaren antolakuntza- eta jarduera-araudiaren aldaketa, 115.etik 118.era bitarteko artikuluetan, harekin bat ez datorren horretan. Hasierako onespena
Tafallako Udalak, 2017ko ekainaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Tafallako Kultura Arloko Kontseiluaren erregelamendua eta Tafallako Udalaren antolakuntza- eta jarduera-araudiaren aldaketa, 115.etik 118.era bitarteko artikuluetan, harekin bat ez datorren horretan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erregelamenduak onesteko prozedurak hasiera bateko onespena eskatzen du, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratuta, jendaurrean egoteko gutxienez 30 eguneko epean, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Tafallan, 2017ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.
Iragarkiaren kodea: L1708227