2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Aurrekontuaren egonkortasunerako plan ekonomiko finantzarioa. Onespena
Udalak, 2017ko ekainaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea 2016ko ekitaldiko aurrekontua birorekatzeko plan ekonomiko finantzarioa, gastuen araua ez baita bete.
Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusitakoa bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik.
Plan ekonomiko finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalbatzak onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.
Tafallan, 2017ko ekainaren 28an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.
Iragarkiaren kodea: L1708204