1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariak ekainaren 26an emandako 39E/2017 Foru Aginduarena. Horren bidez, sahararrentzako esku-hartze sozialak eta ekonomikoak egiteko 2017ko diru-laguntzetarako deialdia onetsi da.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (identifikazioa): 353881.
Lehena.–Onuradunak: Baldintza hauek betetzen dituzten GGKEak: pertsona juridikoak izatea, legez eratuak; egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra Nafarroan izatea; bere zerga betebeharretan egunean izatea; eta diru-laguntzen onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatutako gainerako debekuetako bat ere ez izatea.
Bigarrena.–Helburua: garapenerako gobernuz kanpoko Nafarroako erakundeek (hemendik aurrera, GGKE) Tindoufeko (Aljeria) kanpamentuetan dauden errefuxiatuen aldeko esku-hartze sozialak eta ekonomikoak finantzatzea. Diru-laguntzen helburua izanen da pobreziaren kontra borrokatzea eta giza garapena sustatzea. Esku-hartzeak lau mota edo modalitatetakoak izaten ahal dira: A (Elikagai-laguntza), B (Osasuna), C (Saharako Administrazioko gaitasunak indartzea) eta D (Hezkuntza).
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: 39E/2017 Foru Agindua, ekainaren 26koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana. Honen bidez onesten da sahararrentzako esku-hartze sozialak eta ekonomikoak egiteko 2017ko diru-laguntzetarako deialdia.
Laugarrena.–Zenbatekoa: helburu horretarako 2017an 301.750 euro bideratuko dira, 2017ko gastuen aurrekontuko “Sahararrekiko lankidetza eta elkartasuna” izeneko aurrekontuko 900004 91100 4819 143104 partidaren kargura. Zenbateko horiek honela banatuko dira lau modalitateen artean:
–A modalitatea: 170.000 euro.
–B modalitatea: 80.000 euro.
–C modalitatea: 26.750 euro.
–D modalitatea: 25.000 euro.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2017ko ekainaren 26an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.
Iragarkiaren kodea: F1708330