143. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

1.tik 4.era bitarteko aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2017ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko 1etik 4ra bitarteko espedienteak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin bat, espedientea hamabost egun baliodunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Murchanten, 2017ko ekainaren 30ean.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1708197