143. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa, Lurzoru urbanizaezinean etxolak, nekazaritzako biltegiak eta finken hesiak eraikitzeko ordenantzan. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2017ko ekainaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Lurzoru urbanizaezinean etxolak, nekazaritzako biltegiak eta finken hesiak eraikitzeko ordenantzan, 5. artikuluko 2. puntuaren f) hizkian, hain zuzen ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da ordenantzan egindako aldaketa eta hura osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendabian, 2017ko ekainaren 30ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1708238