2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUZAIDE
Batzorde kudeatzaileko buruaren eskuordetzea
Luzaideko Udaleko batzorde kudeatzaileko buruak, 2017ko uztailaren 1eko 34/2017 Dekretuaren bitartez, honako hau ebatzi zuen:
“2017ko uztailaren 2tik 16ra udal mugartetik kanpo izanen naizenez, bidezko da eskudantziak beste baten esku uztea.
Abenduaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,
EBATZI DUT:
1. Luzaideko batzorde kudeatzaileko burua naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak M.ª Elena Aizpuru Zubizarreta batzordekidearen esku uztea aipatu egunetan, alkateordeei dagokien bezala, izendapenaren hurrenkerari jarraikiz.
2. Eskuordetza honen berri ematea M.ª Elena Aizpuru Zubizarreta batzorde kudeatzaileko kideari.
3. Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkura arruntean, eta ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”
Luzaiden, 2017ko uztailaren 1ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Fernando Alzón Aldave.
Iragarkiaren kodea: L1708255