2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAIN-ARRIASGOITI
Elizar kulturguneko erabilera arautzen duen errregelamendua. Hasierako onespena
Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2017ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen:
Hasieran batean onestea Elizar kulturguneko erabilera arautzeko erregelamendua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lizoain-Arriasgoitin, 2017ko ekainaren 29an.–Alkatea, Amaia Ekisoain Gorriz.
Iragarkiaren kodea: L1708157