143. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Fiteroko Udalak, 2017ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2017ko ekitaldirako plantilla organikoa, bai eta horren espedientea 15 eguneko epean jendaurrean edukitzea ere, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratuta, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganda.

Fiteron, 2017ko ekainaren 29an.–Alkate udalburua, Raimundo Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1708239