2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
Aurrekontuko 4 eta 5/2017 aldaketak. Behin betiko onespena
2017ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 9an, 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean 4 eta 5/2017 aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aurrekontuko 4/2017 aldaketa
GASTUAK:
6. kapitulua (gorantz): 1.000 euro.
1. kapitulua (gorantz): 24.670 euro.
DIRU-SARRERAK:
8. kapitulua (gorantz): 25.670 euro.
Aurrekontuko 5/2017 aldaketa
GASTUAK:
1. kapitulua (gorantz): 16.400 euro.
DIRU-SARRERAK:
8. kapitulua (gorantz): 16.400 euro.
Faltzesen, 2017ko ekainaren 3an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.
Iragarkiaren kodea: L1708256