2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
Aldaketa 2017ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Faltzesko Udalak, 2017ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2017ko plantilla organikoan, albienteei lanaldiaren luzapeneko osagarria esleitzeari dagokionez. Horren zenbatekoa %6koa izanen da, urteko ohiko lanaldia luzatzeko 50-60 ordu-tartea oinarri hartuta.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantillaren aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Faltzesen, 2017ko ekainaren 29an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.
Iragarkiaren kodea: L1708191