2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
Oihan aprobetxamenduen enkantea
Etxalarko Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:
–Lote bakarra: Otsobi alderdian, 1.233 alertze ale, 429,5 metro kubiko egiten dituenak. Mozketa modua: bakantzea. Hasierako prezioa: 9.105,00 euro, BEZa kanpo.
Proposamen ekonomikoak Etxalarko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira 2017ko abuztuaren 25eko eguerdiko 12:00ak baino lehen; hasierako prezioaren %2 utzi izanaren gordekina ere aurkeztuko da proposamenarekin batera, eta onartutako ereduari lotuko zaio.
Proposamenen gutunak irekiko dira irailaren 2an, goizeko 11:00etan.
Iragarkien gastuak: iragarki ofizialen eta prentsako iragarkien gastuak adjudikaziodunaren kontura izanen dira.
Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Udalaren Idazkaritzan eta webgunean (www.etxalar.eus).
Etxalarren, 2017ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.
Iragarkiaren kodea: L1708589