143. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Aurrekontuko 2/2017 aldaketa. Hasierako onespena

Deikazteluko Udalak, 2017ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 2/2017 espedientea.

Espedientea ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Deikaztelun, 2017ko ekainaren 30ean.–Alkate udalburua, Javier Oteiza Gurucharri.

Iragarkiaren kodea: L1708210