2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Bandoa, 2017ko bigarren hiruhilekoko urari buruzkoa
Interesdun guztiei jakinarazten zaie abiatzekotan dela uragatik eta estolderiagatik 2017ko bigarren hiruhilekoari dagokion kobrantza.
Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, uztailaren 11tik abuztuaren 24ra, biak barne.
Ordainagiriak helbideratu gabe baldin badaude, ordainketa Cascanteko Udalak Nafarroako Rural Kutxan, Caixabanken edo Banco de Santanderren duen kontuan egin beharko da, Udalak postaz igorriko dien ordainagiria aurkeztuta.
Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Cascanten, 2017ko uztailaren 11n.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L1708521