2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAZU
Aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11n, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egiteko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia: 1.459.609 partida “lurzorua erostea, S.G-C-1 sistema orokorrerako”: 3.850,00 euro. 2016ko ekitaldiko gastu orokorretako diruzaintzako gerakinarekin finantzatzekoa.
Artazun, 2017ko ekainaren 29an.–Alkate udalburua, Javier Albizu Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1708174