2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Epatzea, gora jotzeko 17-00870 errekurtsoan
Honako honen bidez aditzera ematen da ezen, gora jotzeko 17-00870 errekurtsoa aurkeztu dela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10 –sarrera Ezkirotz kalean–, 31007 Iruña) ondoko deialdi honen aurka: Berriozarko Udalaren Haur Eskolako haur hezitzaile izateko lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez eratzekoa, Berriozarko Alkatetzaren 2017ko otsailaren 2ko Ebazpenaren bidez onetsita.
Orobat, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Berriozarren, 2017ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.
Iragarkiaren kodea: L1708217