1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
190/2017 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, proiektuak, kultur jarduerak eta ereduko programak gizarte-intereseko deklaratzen dituena, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean xedatutakoaren arabera.
2017ko maiatzaren 1etik 31ra arte, besteak beste, honako pertsona eta entitate hauek eskaera aurkeztu zuten proiektuak, kultur jarduerak edo ereduko programak gizarte-intereseko deklaratzeko.
Mariscal Pedro de Navarra fundazioa | Iruñeko Erresumaren museo etnografikoaren erakusketa iraunkorra, Artetan |
Marina Lameiro | Young&Beautiful |
Arkitekturari buruzko gogoeta estrategikorako elkartea (AREA) | Arkitektura Latino-amerikarraren biurtekoa |
Nafarroako hartzaile eta gida turistikoen elkartea, Areguitur-Navarra | 2. fasea: Istorioen arima - Sorginak Nafarroan |
Navarra Cultural fundazioa | Cintruenigori buruzko ikerketa historikoa 2017-2019 |
Pamplona Orain elkartea | Hordago aldizkaria (El Salto, Nafarroa) |
Berria Hedabideen Fundazioa | Euskal kultura eta hedabideak sustatzeko proiektua |
Erreako Sortzez Garbiaren parrokia | Erreako Sortzez Garbiaren parrokian zola lehengoratzea |
Aralar Mendi elkartea (Kultur, kirol, aisi eta gastronomia elkartea) | Nafarroako Artzai Eguna |
Gayarre Antzokia udal fundazioa | Gayarre antzokiaren irisgarritasun proiektua. “Del Gayarre al cielo” |
Aldabako Jasokundearen parrokia | Aldabako Jasokundearen elizako teilatua berritzea eta kanpoko paretak konpontzea |
Kantxa-Pelotazale fundazioa | Labrit 65 |
Fernando Remacha abesbatza | “Fernando Remacha “abesbatzen topaketa” |
“Irabia jota eskola” elkartea | Kultura jarduera: “Burlatako XIV. jota lehiaketa” |
Ars Incognita fundazioa | Ars Incognita artxiboa |
Mailope Kultur Elkartea | Mailope aldizkaria |
Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako jarduketak burutu ondoren, Mezenasgo Batzordeak eskaerak eta dagokien dokumentazioa igorri zizkion Nafarroako Kulturaren Kontseiluari, ebaluazioa egin zezan.
Eskaerak baloratu ondoren, Nafarroako Kultura Kontseiluak, 2017ko ekainaren 29an, proposamen bat igorri dio Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiari, kulturazkoak diren proiektuak, jarduerak eta ereduko programak gizarte-intereseko deklara ditzan, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, legezko testu horren 6.2 artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatuz, hala hartuak izatea merezi dutenez.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituz,
EBATZI DUT:
1. Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen diren kultur jarduerak eta proiektuak gizarte-intereseko deklaratzea.
2. Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren kultur jardueren edo proiektuen ereduko programak gizarte-intereseko deklaratzea.
3. Proiektuak, jarduerak edo ereduko programak gauzatzen diren bitartean bakarrik izanen du indarra gizarte-intereseko deklarazioak.
4. Proiektuak, jarduerak edo ereduko programak gizarte-intereseko deklaratuta dituzten pertsona edo entitateak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluak ezartzen dituen betebeharrei daude loturik, bai proiektuari, kultur jarduerari edo ereduko programari dagokionez, bai zerga administrazioari dagokionez.
5. Proiektua, kultur jarduera edo ereduko programa gizarte-intereseko deklaratu arren, onuradunek hura gauzatzeko behar diren lizentzia, baimen edo komunikazioak eskuratu beharko dituzte, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.
6. Gizarte-intereseko deklaratzen diren proiektuak, kultur jarduerak eta ereduko programak Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko dira, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
7. Pertsona eta entitate onuradunek “Sello Mecna” anagrama erabiltzen ahalko dute beren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuetan; betiere, zerikusia izan beharko dute gizarte-intereseko deklaratuta dauden proiektuekin, kultur jarduerekin edo ereduko programekin.
8. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Zerga Ogasunera eta Kultur Mezenasgoaren Batzordera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2017ko uztailaren 4an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Fernando Pérez Gómez.
I. ERANSKINA Kultur jarduerak eta proiektuak |
PERTSONA EDO ENTITATE ONURADUNAREN IZENA | PROIEKTUAREN IZENA | AMAIERA EGUNA |
C. Marina Lameiro | Young&Beautiful | 2017/12/31 |
Nafarroako hartzaile eta gida turistikoen elkartea, Areguitur-Navarra | 2. fasea: Istorioen arima - Sorginak Nafarroan | 2018/12/31 |
Navarra Cultural fundazioa | Cintruenigori buruzko ikerketa historikoa 2017-2019 | 2018/12/31 |
Pamplona Orain elkartea | Hordago aldizkaria (El Salto, Nafarroa) | 2018/12/31 |
Erreako Sortzez Garbiaren parrokia | Erreako Sortzez Garbiaren parrokian zola lehengoratzea | 2017/12/31 |
Gayarre Antzokia udal fundazioa | Gayarre antzokiaren irisgarritasun proiektua. “Del Gayarre al cielo” | 2017/12/31 |
Aldabako Jasokundearen parrokia | Aldabako Jasokundearen elizako teilatua berritzea eta kanpoko paretak konpontzea | 2019/12/31 |
Kantxa-Pelotazale fundazioa | Labrit 65 | 2017/06/01 |
(**) Areguitur-Navarra elkarteak aurkeztutako “2. fasea: Istorioen arima- Sorginak Nafarroan” izeneko proiektuaren kasuan, ez da ematen ereduko programaren deklarazioa; bai, ordea, proiektuaren gizarte-intereseko deklarazioa, adierazitako amaiera datarekin. (**) Navarra Cultural fundazioak aurkeztutako “Cintruenigori buruzko ikerketa historikoa 2017-2019” izeneko proiektuaren kasuan, ez da ematen gizarte-intereseko deklarazioa eskatutako epearekin, baizik eta adierazitako amaiera datarekin. (**) Pamplona Orain elkarteak aurkeztutako “Hordago aldizkaria (El Salto, Nafarroa)” izeneko proiektuaren kasuan, ez da ematen ereduko programaren deklarazioa; bai, ordea, proiektuaren gizarte-intereseko deklarazioa, proiektuaren gizarte-intereseko deklarazioa, adierazitako amaiera datarekin. |
II. ERANSKINA Kultur jardueren eta proiektuen ereduko programak |
PERTSONA EDO ENTITATE ONURADUNAREN IZENA | PROIEKTUAREN IZENA | AMAIERA EGUNA |
Mariscal Pedro de Navarra fundazioa | Iruñeko Erresumaren museo etnografikoaren erakusketa iraunkorra, Artetan | 2022/05/31 |
Arkitekturari buruzko gogoeta estrategikorako elkartea (AREA) | Arkitektura Latino-amerikarraren biurtekoa | 2022/05/31 |
Berria Hedabideen Fundazioa | Euskal kultura eta hedabideak sustatzeko proiektua | 2022/09/01 |
Aralar Mendi elkartea (Kultur, kirol, aisi eta gastronomia elkartea) | Nafarroako Artzai Eguna | 2022/08/28 |
Fernando Remacha abesbatza | “Fernando Remacha “abesbatzen topaketa” | 2021/05/31 |
“Irabia jota eskola” elkartea | Kultura jarduera: “Burlatako XIV. jota lehiaketa” | 2022/05/31 |
Ars Incognita fundazioa | Ars Incognita artxiboa | 2022/05/31 |
Mailope Kultur Elkartea | Mailope aldizkaria | 2021/05/31 |
Iragarkiaren kodea: F1708378