141. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aurrekontua aldatzen duten 8/2017 eta 9/2017 espedienteak. Hasierako Onespena

Altsasuko Udalak, 2017ko ekainaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2017ko aurrekontua aldatzen duten 8/2017 eta 9/2017 espedienteak, kreditu-gehigarriaren bidezkoak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2017ko uztailaren 3an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1708529