1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1149/2017 EBAZPENA, 2017ko uztailaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzea “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Langileen Plantilla Organikoa aldatzen duena”, Gobernu Kontseiluak 2017ko uztailaren 4an hartu zuen erabakiaren bidez onetsia.
2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agintzen dut argitaratzeko Gobernu Kontseiluaren 2017ko uztailaren 4ko Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Plantilla Organikoa aldatzen duena.
ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA
1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegileak, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera, ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkatuta, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, hala dagokionean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarritako ordainsari osagarriak esleituta dauzkatenak ere.
Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartutako erabaki baten bidez –zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoa. Plantilla hori hurrenez hurren aldatzen da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen du. Hain zuzen, 2017ko otsailaren 9an argitaratu zen azkenekoa, errektorearen 2017ko urtarrileko 215/2017 Ebazpenaren bidez.
Zenbait zerbitzu eta unitate organikok eskatuta, ezinbestekoa da plantilla organikoan aldaketa bat gauzatzea, hots, bi lanpostu berri sortzea egiturazko beharrizan berriei heltzeko.
Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuak entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2017ko uztailaren 4an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari hartzea proposatu dion:
ERABAKIA:
Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoko aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitutako txostenean jasota daude aldaketa horiek.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Erabaki honek onetsi eta hurrengo egunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2017ko uztailaren 4an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.
ERANSKINA
Aldaketen txostena Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazio eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoan
2017. Ariketa
A.–Sortzen diren lanpostuak.
–Nazioartekotze Errektoreordetza / -- / Nazioartekotze eta Lankidetza.
- Teknikaria O.L.
- Maila: A.
- Lanpostuaren zk.: XXX.
- Herria: Iruñea.
- Txanda: Goizez.
- Hizkuntza: Ingelesa C1.
- Zergatikoa: Erasmus programa Erasmus + (2014-2020 aldirako hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirolerako programa europarra) bihurtzearen ondorioz, orain arte programatik kanpo egon diren ekintza garrantzitsu jakin batzuk bereganatu ditu bere egituran, hala nola Europatik kanpoko KA107 ekintzako mugikortasun proiektuak eta instituzioen arteko KA2 ekintzako lankidetza proiektuak. Horrek milioi bat eurotik gora gehitu dio kudeatu beharreko aurrekontuari, bai eta kudeaketarako diren beste nahitaezko tresna batzuk ere (Mobility Tool, OLS probak, kalitaterako eskakizun formalak, e.a.).
–Kudeatzailetza / Informatika Zerbitzua / Kudeaketa Korporatiboaren Atala.
- Teknikaria O.L.
- Maila: A.
- Lanpostuaren zk.: XXX.
- Herria: Iruñea.
- Txanda: Goizez.
- Zergatikoa: Urriaren 1eko 39/2015 eta 40/2015 Legeek administrazio eredu berria konfiguratu zuten, baliabide digitalen bidezko kudeaketan eta herritarrekiko harremanean oinarrituta, eskuarki “administrazio elektroniko” deitua. Administrazio eredu horrek beharrezkoa du osagai teknologikoen sostengua, Unibertsitateko komunitateari prozedura telematikoak eskaini ahal izateko eta espediente eta dokumentu elektronikoen bidez tramitazioa gauzatu ahal izateko. Horretarako, egokitzat jotzen da horretan aritzeko zenbait langile edukitzea. Izan ere, behar hori ez da asetzen prozesua abian jartzearekin; geroago jarraitzen du, prozesuaren garapenean eta mantentze lanetan, eta, horregatik, egiturazko beharrizan iraunkor bihurtzen da.
Iragarkiaren kodea: F1708362