1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1147/2017 EBAZPENA, 2017ko uztailaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzea “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Mugikortasunari buruzko Araudia aldatzen duena”, Gobernu Kontseiluak 2017ko uztailaren 4an hartu zuen erabakiaren bidez onetsia.
2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agintzen dut argitaratzeko Gobernu Kontseiluaren 2017ko uztailaren 4ko Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Mugikortasunari buruzko Araudia aldatzen duena.
ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IKASLEEN MUGIKORTASUNARI BURUZKO ARAUDIA ALDATZEN DUENA
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak 2014ko azaroaren 25eko bileran hartu zuen erabaki baten bidez onetsi zuen “Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Mugikortasunaren Araudia” (NAO, 249 zenbakia, 2014ko abenduaren 23koa).
2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren funtsezko helburuetako bat, erabakiaren arrazoietan agertzen den bezala eta artikuluetan garatzen den bezala, Unibertsitateetan mugikortasuna sustatzea da, ikasleentzat zein irakasle eta ikertzaileentzat, Espainiako sisteman, baina baita ere Europakoan eta nazioartekoan. Mugikortasunak aberastasun handiagoa eta kalitate hobeko prestakuntza ekartzen du; hortaz, unibertsitate jarduerekin lotutako kide guztiek mugikortasuna handiena izatearen alde egin behar dute, ahalik eta herritar gehienek haren onurak jasotzeko.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak, bere Estatutuetako 3. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz, harremanetan jarriko da beste unibertsitate eta ikerketa eta goi mailako hezkuntzarako zentro batzuekin, atzerrian bere entzutea zabaldu eta unibertsitate komunitateko kideen mugikortasuna errazteko.
Horrenbestez, hau da Gobernu Kontseiluak, Nazioartekotzeko errektoreordeak proposatuta, eta bere kideen aldez aurreko eztabaida izan eta gero, 2017ko uztailaren 4an egindako bileran, hartu duen:
ERABAKIA:
Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Mugikortasunari buruzko Araudiaren aldaketa onestea, Erabaki honen eranskinean ezartzen den moduan.
Bigarrena.–Nazioartekotzeko Errektoreordetzari, Irakaskuntza Errektoreordetzari, eta Ikasleen Batzordeari erabaki hau jakinaraztea.
Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman, eta biharamunean hartuko du indarra Erabaki honek.
Iruñean, 2017ko uztailaren 4an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.
I. ERANSKINA
Artikulu bakarra.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Mugikortasunari buruzko Araudia aldatzea.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Mugikortasunari buruzko Araudia Gobernu Kontseiluaren erabakiz onetsi zen 2014ko azaroaren 24an eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2014ko abenduaren 23an, eta honela aldatzen da:
Bat.–35. artikulua honela idatzia geratuko da:
“35. artikulua. Ikasketa konpromisoa mugikortasun programetan parte hartzen duten Graduko eta Masterreko ikasleentzat.
Mugikortasunean ikasketak egiten ari den ikasleak hauek egiteko ikasketa konpromiso bat hartu behar du:
a) Urteko mugikortasuna baldin badu, gutxienez ere matrikula berriko 43 ECTS eta gehienez ere 72 ECTS titulua lortzeko beharrezkoak direnak.
b) Seihileko mugikortasuna baldin badu, gutxienez ere matrikula berriko 18 ECTS eta gehienez ere 42 ECTS titulua lortzeko beharrezkoak direnak, Prestakuntza Solidarioko Programaren kasuan izan ezik, kasu horretan gutxienez 12 ECTS izango baitira.”
Iragarkiaren kodea: F1708386