141. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 30eko 297E/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onetsi da 2017an Nafarroan enpresa digitala eta eta 0.4 Industria sustatzeko diru-laguntzaren deialdia.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), BDNS (identifikazioa): 353857.

Lehena.–Onuradunak.

Helbide fiskala Nafarroan duten enpresak, ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanik daudenak, enpresa tamaina zehatza dutenak.

Bigarrena.–Xedea.

Laguntza hauen xedea honako hau da:

–Enpresa txiki eta ertainek merkataritza elektronikoa ezar dezatela sustatzea, bai eta enpresarako soluzioak hodeian hartzea ere ("cloud computing").

–IKT soluzioak har daitezela sustatzea, enpresaburuen kudeaketari eta “fabrikazio aurreratuari” (4.0 Industria) aplikaturik.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

297E/2017 Ebazpena, ekainaren 30ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian argitaratua.

Iruñean, 2017ko ekainaren 30ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1708308