141. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa, Zangozako Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2017ko uztailaren 12an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen aldaketa “Zangozako Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan”, espedientean dagoen testuari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zangozan, 2017ko uztailaren 13an.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1708603