2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Mendi pisten eta bideen erabilera arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Etxarri Aranazko Udalak, 2017ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
Hasiera batez onestea Etxarri Aranazko mendi pisten eta bideen erabilera arautzen duen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Etxarri Aranatzen, 2017ko uztailaren 10ean.–Alkatordea, María Saez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: L1708549