141. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Xehetasun azterlana S-1 industria sektoreko
6.6., 7.1., 7.2. eta 7.3. lurzatietan. Behin betiko onespena

Carcarko Udalak, 2017ko uztailaren 13an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

a) Behin betiko onestea Carcarko Arau Subsidiarioetako S-1 industria sektoreko 6.6., 7.1., 7.2. eta 7.3. lurzatien xehetasun azterlana.

b) Erabaki hau Nafarroako Gobernuari igortzea, onetsitako xehetasun azterlanaren espedientearen ale batekin batera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Carcarren, 2017ko uztailaren 14an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

ERANSKINA

Araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1708652