14. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 121/2016 prozedura

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 121/2016 prozesuan betearazpen-auto orokorra eman da 2016ko azaroaren 24an eta dekretua 2016ko abenduaren 15ean, eta interesdunek haien kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Lizarragaarregui SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen horien aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela, autoa aurkaratzeko, eta berrikuspen-errekurtsoa, dekretua aurkaratzeko, hiru eguneko epean.

Iruñean, 2016ko abenduaren 15ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1614398