14. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PIEDRAMILLERA

2017ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Piedramillerako Udalak, 2016ko azaroaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagun eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.

Piedramilleran, 2017ko urtarrilaren 10ean.–Alkate udalburua, Enrique Ganuza Monreal.

Iragarkiaren kodea: L1700404