2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Igogailua paratzeko xehetasun azterlana Mutiloa kaleko 34-36 zk.etan. Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko abenduaren 30ean, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 30-DIC-16 (16/CV).
Ikusirik espedienteko agiriak, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoak 2016ko abenduaren 20an eman txostenarekin bat,
ERABAKI DA:
1. Hasiera batean onestea Mutiloa kaleko 34-26 zk.etan igogailua paratzeko xehetasun azterlana, José Luis Sánchez Sotak sustatua, Mutiloa kaleko 34-26 zk.etako jabeen elkartea ordezkatuz.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.
Iruñean, 2016ko abenduaren 9an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1700391