14. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2017ko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2016ko azaroaren 17an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontua.

Erabaki hori 2016ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an.

Jendaurreko aldia iragan eta inork ez duenez erreklamazio edo oharrik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat hartzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz; hona aurrekontuaren laburpena, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 217.180 euro.

2.–Zeharkako zergak: 10.000 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelakoak: 21.838 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 329.982 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 71.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 650.000 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 214.860 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 329.210 euro.

3.–Finantza-gastuak: 600 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 40.500 euro.

5.–Kontingentzia funtsa eta beste ustekabe batzuk: 500 euro.

6.–Inbertsio errealak: 64.330 euro.

Gastuak, guztira: 650.000 euro.

Oteitzan, 2016ko abenduaren 22an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1700177